

Ainola Quartet: 'Alles Gute zum Geburtstag, Franz!'
Neguko Bidaia 2026 Musika Zikloa
Sarrera erosiTaldeari buruz
Hasiera batean, kontzertu ziklo honek ‘Neguko Bidaia’ izena hartu zuen, Franz Schuberten ‘Winterreise’ lieder zikloari egindako omenaldi gisa. Oraingo honetan, Neguko Bidaiak bere 18. urteurrena ospauko du, adin nagusitasunera helduz, eta, Franz Schubertek, bere 229. urtebetetzea.
Efemeride bikoitz hori ospatzeko, Finlandiako Ainola Quartet ospetsua gonbidatu dugu, nazioartean proiekzio handienenetariko bat den ganbera-taldea, hain zuzen ere. Beethoven eta Turinarekin batera, Schuberten obrarik bikainenetako bat interpretatuko dute: Re minorreko “Heriotza eta dontzeila” laukotea.
Alles Gute zum Geburtstag, Franzl! Urte askotarako, Franz!
Taldekideak:
- Aimar Tobalina (1. biolina)
- Margaux Rouzeau (2. biolina)
- Harrison Swainston (biola)
- Nadia Barrow (biolontxeloa)
Egitaraua:
I. zatia
* Laukotea Fa Maiorrean, Op. 18 1 zk. (Ludwig van Beethoven)
- Allegro con brio
- Adagio affettuoso ed appassionato
- Scherzo. Allegro molto
- Allegro
* La oración del torero Op. 34 (Joaquín Turina)
II. zatia
* Laukotea Re minorrean D. 810: Heriotza eta dontzeila (Franz Schubert)
- Allegro
- Andante con moto
- Scherzo. Allegro molto. Trio
- Presto





