

Musika
Janus Lester
Negufest 2026 Jaialdia
Sarrera erosi 2026.01.30 | 21:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
18 €
Helduak
Artistari buruz
Janus Lesterek bere bigarren diskoa, Lore, aurkeztuko du Muxikebarrin, Euskal Herriko agertoki onenetara eramaten ari den bira luze baten barruan. Askotan zaila izaten da asmatzea lore bat loratzeko zer falta den; ura edo argia etor dakiguke lehenengo burura, baina beste mila faktore ere izan daitezke tartean, hala nola airea, kokalekua edo lurra. Disko berri baten loratzea ere horrelakoa izaten da maiz, galderaz eta zalantzaz beteriko bide bat.
Babesleak





