



Ander Garcia Jazz Basque Project
MAJAZZ 2025
Ikuskizunari buruz
Ander Garcia euskal kontrabaxu-jotzaileak bere originaltasunagatik eta nortasun handiagatik ezaguna den musika eskaintzen du, euskal folkloretik eta jazz gaurkotuenetik abiatuta sortua. Anderrek zuzenekoa eskaintzen du hainbat formatutan: bikotea, hirukotea eta laukotea bateria eta txalapartarekin. Oraingoan, Jorge Castañeda (pianoa) eta Mikel Urretagoiena (bateria) arituko da hirukote osatuta. Kantu tradizionaletan, konposizio berrietan eta bere bost diskoetan lider bezala lagundu dioten kantuetan oinarritutako musika aurkezteko dizkigute. Ander García Jazz Basque Project-ek bi estiloen arteko oreka bilatzen du: euskal musikaren estetika eta jazz garaikidea.
MAJAZZ Zikloa
Aurten, Areetako Andres Isasi Musika Eskolak antolatutako “MAJAZZ” jazz zikloa Getxo Jazzaren omenez eta hari hasiera emateko antolatu da. Maiatzeko larunbat guztietan, 19:30ean, Andres Isasi Musika Eskola agertoki ezin hobea izango da jazzez betetako musika-gauaz gozatzeko. Sarrera 5 €-koa izanik, jazzaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izango da, giro hurbil eta abegikorrean.