Musika

Markos Untzeta

Kristalezko kioskoa

2025.06.15 | 13:30
Muxikebarri
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Taldeari buruz

Badator ‘Kristalezko Kioskoa’ musika zikloaren bigarren edizioa, kalean erritmo onenak hurbiltzeko.

20 urtetik gorako ibilbidea eta sei disko argitaratuta, azkena Ekilibrista (2022). Curriculum bikain horrekin iritsiko da Markos Untzeta Arriagara, nerabe zela harrapatu zuten pop-rock, country-blues eta blues doinuei leialtasunez eutsita. Beraz, ez da harritzekoa Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen, Van Morrison eta beste musikari entzutetsu batzuen eragina izatea.

Amerikartzat jotzen duten musika-generoarekiko liluraren emaitza dakarte Arriagara Markos Untzetak eta haren talde bikainak. Euskaraz abestuta, ezohikoa den proposamen berezia eskainiko dute. Abesti-egile outsiderrak musikari hauek izango ditu ondoan: Giovanni Zanon gitarra-jotzailea, magia zabaltzen; Iñaki Ortega baterian eta Walter Tuzceo baxu elektrikoarekin, erritmoak eta egiturak indartzen, eta Mikel Gaztelurrutia teklatu-jotzailea, ukitu berezia ematen abestiei.