

Musika
Los Guayabo Brothers
Kristalezko kioskoa
2026.05.24 | 13:30
Muxikebarri
Testu gabe
Sarrera doan
Publiko guztientzako
Artistari buruz
Badator ‘Kristalezko Kioskoa’ musika zikloaren hirugarren edizioa, kalean erritmo onenak hurbiltzeko.
Zazpi gazte; hiru musikari kolonbiar, hiru frantziar eta mexikar bat, 2013an, patuaren hari ikusezinak eramanda, astebururo elkartzen ziren musika jotzeko, funk eta bestelako sonoritate modernoekin nahastutako erritmo afrokaribarrak ezagutarazteko aukera izango zela jakin gabe. Horrela sortu zen “Los Guayabo Brothers”, perkusio-oinarri organiko, natural eta ia tribal baten gainean konposatzen duen musika-taldea, psikodelia pittin bat azaleratzen duena eta Kolonbiako musika tradizionala beste maila batera eramaten duena, rockarekin eta funkarekin nahastuz.





