

Artista bat auzoan
Getxoarte 2025
Programari buruz
Ekimenak, ohi bezala, tokiko sei sortzaile bilduko ditu, Getxo Kulturako sare sozialetan zabalduko diren beste hainbat bideoren bidez beren lana eta sorkuntza-prozesuak jendeari erakusteko.
Urriaren 29tik aurrera, sei artistak —Igor Núñez Villamandos, Elena Aitzkoa, Ibon Antuñano Totorika, Ane Pikaza, Abel Azcona eta Matxalen Bilbao—beren sormen-prozesuak eta interesak partekatuko dituzte @GetxoKultura sare sozialetako bideoen bidez. Bigarren fase batean, topaketa irekiak antolatuko dituzte; bertan, haien lanak eta sormen-espazioak erakutsiko dituzte, eta proiektuak zein arte garaikidearen inguruko elkarrizketak izango dira protagonista.
Getxoarteko jarduera guztiak sarrera librekoak dira, lekua bete arte.
Hona hemen topaketen egutegia:
- Igor Nuñez Villamandos. Azaroak 14, 19:30. Hitzaldia.
- Elena Aitzkoa. Azaroak 15, 19:30. Performance.
- Ibon Antuñano. Azaroak 16, 12:00. Hitzaldia.
- Ane Pikaza. Azaroak 20 (BERTAN BEHERA GERATU DA), 19:30. Tailerra: 12 urtetik aurrera.
- Abel Azcona. Azaroak 21, 19:30. Hitzaldia.
- Matxalen Bilbao. Azaroak 22, 19:30. Hitzaldia: 15 urtetik aurrera.
Ekintza guztiak Romo Kultur Etxean garatuko dira.
Getxoarte 2025 programa deskarga ezazu hemen.
- Ibon Antuñano Totorika
- Film luzeen eta publizitate-proiektuen argazkilaritza-zuzendari gisa egiten du lan eta, horrekin batera, Estatutako rock-banda ezagunetarako bideoklipak egiten ditu. Ibilbidean esperientzia teknikoa eta sentikortasun artistiko nabaria uztartzen ditu eta, hala, zinemagintzan eta ikus-entzunezkoetan profesional nabarmen gisa egonkortu da.
- Topaketa: azaroak 16, igandea, 12:00
- Lekua: RKE – Romo Kultur Etxea.
- Hitzaldia
- Adin guztiak
- Iraupena: 90 min.
- Gaztelaniaz
- Bideoklip-arloan egindako ibilbidea partekatuko du bertaratutakoekin; izan ere, formatu horretan urteetan zehar frogatu, arriskatu eta begirada pertsonala errotu du. Zenbait bandarentzat egindako zenbait lan proiektatuko ditu eta, azken emaitza ez ezik, horiek egiteko sormen-prozesua ere azalduko du: hasierako ideia bururatzetik, filmatze- eta postprodukzio-faseraino, planifikazio tekniko eta artistikotik igarota. Ikus-entzunezko hizkuntza gisa bideokliparen berezitasunak, erronkak eta askatasunak jorratuko ditu, eta baita beste formatuekiko desberdintzen dituzten narrazio eta ikusizko tresnak ere.
- Igor Núñez Villamandos
- Interneten edo fitxategi pertsonaletan aurkitzen dituen irudi digitalak eskuratu eta hortik abiatuta egiten du lan. Editatu eta margotu egiten ditu eta, hala, arakatzen du irudi horiek, keinu biziak dituzten aurpegiek eta figurek bereziki, jatorrizko testuinguruan baino zerbait gehiago esateko modua.
- Hitzaldia: azaroak 14, ostirala, 19:30
- Lekua: RKE – Romo Kultur Etxea
- Adin guztiak
- Iraupena: 90 min
- Gaztelaniaz
- Topaketan Igorrek lan-metodologia partekatuko du eta hautatzen duen irudi-mota, editatzeko modua eta amaierako emaitza azalduko ditu. Gainera, Artista bat auzoan / Mi vecin@ es artista ekimenaren edizio honetarako sortutako bideoa aurkeztuko du. Bertaratutakoekin hartu-emana sustatuko du eta galderak zein zalantzak erantzungo ditu.
- Elena Aitzkoa
- Praktika artistikoan eskultura, marrazketa, poesia, performancea eta zinema biltzen ditu. Bere sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneoa dira eta iturria inguruko eta bizi-esperientziako elementu fisiko eta emozionalak dira. Fokua eta energia jartzen ditu materiaren itxura poetikoan eta edertasunean, izakien lotura-elementu gisa.
- Performance: azaroak 15, larunbata, 19:30
- Lekua: RKE – Romo Kultur Etxea
- Adin guztiak
- Iraupena: 40 min
- Gaztelaniaz
- Hotza nahiz beroa (hiru luma)Galea lurmuturraren barnetik irristatu eta gero itsasora salto egingo duen ahots-topaketa proposatzen dut. Kontua da gaua dela eta ilargiak dir-dir egiten duela. Ahotsa amiltzen da eta aparrarekin distiratzen du. Behin eta berriz salto egin. Aske erori. Zeharo aske hegan. Abentura: ortzi-muga bat, bi ortzi-muga, hiru ortzi-muga. Barrunbeak bidaia luzatzen du eta begietaraino gatza ametsa da.Topaketa hau esperientzia bizitzeko gogoa duen edonorentzat pentsatuta dago, bertan egotean entzuteak sortutako espazio partekatuan lagundu dezan. Performancea izatea da ideia eta, norbaitek hutsuneek dei egiten diotela sentitzen badu eta bere ahots edo gorputzarekin soinua sortzen bat egin nahi badu, oso ondo hartuko dugu.
- Ane Pikaza
- Ilustratzaile, aktore eta kultura-kudeatzaile gisa lan egiten du eta bidean esperientziek elkar elikatu dute, beti etengabeko elkarrizketan. Hainbat antzezlan eta filmetan parte hartu du. Erriberriko Antzerki Jaialdiko programazioa zuzentzen du, María Goiricelayarekin batera, eta harekin ere sortu zuen La Dramática Errante antzerki-konpainia. «Sarritan nire buruari galdetzen diot: Zer da sormena? Non dago ahots propioa eta non kolektiboa? Nire ustez, diziplina bakoitzak erantzun desberdina du, baina guztiek desira bera aipatzen dute: nor garen eta zein unetan gauden kontatzea. Ilustrazioak nire baitarekin eta poetikoa denarekin lotzen nau, interpretazioak orainaren aurpegiarekin topo egitera bultzatzen nau, kultura-kudeaketak ahots horiek elkartzeko eta batera durundi egiteko espazio partekatua irekitzen du».
- Topaketa: azaroak 20, osteguna, 19:30 – BERTAN BEHERA GERATU DA
- Lekua: RKE – Romo Kultur Etxea
- Tailerra: + 12 aurte / años
- Iraupena: 90 min.
- Euskaraz
- Tailer honetan praktika indibiduala eta kolektiboa txandakatuko ditugu Ane Pikazak gidatutako sormen-prozesuan eta artistak lan egiteko modua eta erreferenteak partekatuko ditu parte-hartzaileekin.Taldeak berak eramandako materialetatik abiatuta —hala nola kartoiak, aldizkariak, plastikoak eta beste objektu berrerabilgarri batzuk— testura eta formen sorkuntza arakatuko dugu eta, gero, partekatu egingo ditugu gure maskarei bizia emateko.Tailer honetan, mundu eszenikoarekin lotura hain estua daukan maskarak adierazpenerako eta elkarrekin jolasteko tresna bihurtzen da.
- Abel Azcona
- Abel Azcona lan autobiografikoagatik da ezaguna, zeina performancearen, instalazioaren eta arte kontzeptualaren bidez garatzen duen. Bere gorputza eta bizi-esperientzia sorkuntza-tresna funtsezkoak dira eta, hala, praktika artistikoan nortasuna, zaurgarritasuna, oroimena eta artearen mugak sakonki arakatzen ditu, besteak beste.
- Topaketa: azaroak 21, ostirala, 19:00
- Lekua: RKE – Romo Kultur Etxea
- Hitzaldia
- + 15 urte
- Iraupena: 2, 5 ordu
- Gaztelaniaz
- Topaketan, Abel Azconak bertaratutakoekin partekatuko ditu bere lan-prozesua, ibilbidea eta bizitza sorkuntza-lanarekin korapilatzeko modua. Elkarrizketa- eta hausnarketa-espazioa izango da, sormen-ekintza ezagutzarako eta eraldaketarako tresna gisa jorratuko da eta publikoaren parte-hartze aktiboa sustatuko da. Artistaren lana ikusi eta gero, Azconak ekintza laburra egingo du.
- Matxalen Bilbao
- Koreografoa, dantzaria eta irakaslea. Zenbait konpainiarekin dantzatu eta gero, 2000. urtean sormen-arloarekiko interesa piztu zitzaion. Azken 25 urteetan, hiztegi pertsonala orrazten eta bere koreografia-unibertsoa garatzen ibili da sortzaile gisa eta bide koherentea egin du gorputza eta mugimendua ikertzen eta arakatzen. Irakaskuntza garrantzitsua da bere ibilbidean: 35 urte baino gehiago daramatza Euskadiko dantzariak prestatzen eta zenbait dantza-jaialditara eta eskolatara irakasle gisa gonbidatzen dute tailerrak emateko. 2022tik Mutis Espazioa izeneko prestakuntza- eta sorkuntza-espazioaren zuzendaria da, Natalia García Murorekin batera.
- Topaketa: azaroak 22, larunbata, 19:30
- Lekua: RKE – Romo Kultur Etxea
- Hitzaldia: + 15 urte
- Iraupena: 90 min.
- Gaztelaniaz
- Topaketa dantza garaikideko konposizioaren inguruko mintzaldia izango da, eta bereziki HUSTU; elogio al vacío sorkuntza-prozesura hurbilduko gaitu, Matxalen Bilbaoren azken lanera, alegia. Proiektu artistiko horrek hutsaren kontzeptua ikertzen du mugimenduaren konposizio-prozedura gisa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu gisa. Hutsa funtsezkoari hurbiltzeko tresna gisa.





