Musika

SKETCHES OF LATIN MILES + Lurium (Talde Lehiaketa)

49. Nazioarteko Jazzaldia

Sarrera erosi
2026.07.04 | 21:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Testu gabe
20 €
Helduak

Taldeei buruz

Sketches of Latin Miles

Talde Lehiaketaren baitan, Sketches of Latin Miles kontzertuak soinu bidaia proposatzen du, tradizioaren eta berrasmatzearen artean, oroimenaren eta pultsu garaikidearen artean. Pepe Riverok lideratutako proiektu honek lehen mailako artista kubatarrak biltzen ditu Miles Davisen musika ibilbideko etapei omenaldia egiteko —bebopetik iraultza elektrikora—, eta latin jazzaren energiaren eta erritmo aberastasunaren ikuspegitik. Ez da omenaldi soila: berrinterpretazio ausarta eta argitsua da, non gai bakoitzak, beste leku batetik arnasten duen bere esentzia galdu gabe. Fusio, inprobisazio eta emozioan murgiltzeko gau aproposa. Taldea Peper Riverok (pianoa eta zuzendaritza musikala), Georvis Picok (bateria), Jorge Vistelek (tronpeta), Reinier Elizalde “El Negrón”-ek (baxua eta kontrabaxua), Yuvisney Aguilar-ek (perkusioa), Román Feliuk (saxo altua) eta Daniel López “Donny”-k (teklatuak) osatzen dute.

 

OHARRA: Taldeen Lehiaketako taldeen emanaldien hurrenkera aldatu egin da eta ez da izango Muxikebarri aldizkarian iragarri dena, honako hau baizik: Saul Andreu Quartet (uztailaren 1ean), Cristopher Pérez Quartet (uztailaren 2an), Frame (uztailaren 3an) eta Lurium (uztailaren 4an).

Lurium (Talde lehiaketa)

Aurretik, Talde Lehiaketako azken finalistak irekiko du gaua: Luriumek. Jazz garaikideko seikote frantziarra jazz modernoaren hizkuntzan eta gaur egungo musikan oinarritzen da. Bere errepertorioa kanta originalez osatuta dago, eta erritmo organikoak, harmonia zizelatuak eta soinu-paisaia zinematografikoak elkartzen dituen estetika garatzen du. Musikari bakoitzak bere nortasuna eta berezitasuna ematen ditu, eta taldeak nortasun kolektibo sendoa eratzen du, bat-bateko elkarrekintzez eta indarraren eta sotiltasunaren arteko oreka etengabe bilatzeaz hornitua. Taldekideak: Victor Maisonneuve (saxo altua), Oscar Viret (tronpeta), Loan Buathier (gitarra), Levi Harvey (pianoa), Cyril Drapé (kontrabaxua) eta Tamino Edener (bateria).

 

Babesleak

logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak

Kolaboratzaileak

logo Kolaboratzaileak