Musika

CAMILLE THURMAN & THE DARRELL GREEN QUARTET + Cristopher Pérez Quartet (Talde Lehiaketa)

49. Nazioarteko Jazzaldia

Sarrera erosi
2026.07.02 | 21:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Testu gabe
15 €
Helduak

Taldeei buruz

Camille Thurman & The Darrell Green Quartet

Camille Thurman (New York, 1986) jazz-eszenan indar gehien duen saxofoi-jotzaile, abeslari eta konpositoreetako bat izan da azken urteotan. Errepertorio klasikoaren eta originalaren ikuspegi musikal berezia tradizioa eta berrikuntza uztartzean datza. Oraingoan, Thurman, Jazz at Lincoln Center Orchestra ospetsuko lehen emakumea, Darrell Green post-bop bateria jotzaile ospetsuaren laukoteak lagunduta arituko da. Honako hauek izango ditu taldekide: Gregory Glassman (tronpeta), Paul Beaundry (baxua) eta David Bryant (pianoa).

 

OHARRA: Taldeen Lehiaketako taldeen emanaldien hurrenkera aldatu egin da eta ez da izango Muxikebarri aldizkarian iragarri dena, honako hau baizik: Saul Andreu Quartet (uztailaren 1ean), Cristopher Pérez Quartet (uztailaren 2an), Frame (uztailaren 3an) eta Lurium (uztailaren 4an).

Cristopher Pérez Quartet (Talde lehiaketa)

Talde Lehiaketaren Finaleko bigarren kontzertuan, Cristopher Pérez Quartet arituko da. Espainiako Musika Gazteen Lehiaketa Nazionalaren irabazleak (2024), musikari talentudun hauek harmonia ezin hobean batzen dira soinu eta estiloen amalgama bat eskaintzeko. Jazzaren erritmo bizietatik hasi eta jatorrizko lekuen eragin musikaletaraino, nota bakoitza kultura- eta musika-aniztasunaren esplorazio bat da. Sormena eta pasioa uztartzen dira bere melodia bakoitzean, publikoa soinu-bidaia ahaztezin baten bidez eramanez. Berarekin, Guillaume Coulbois (pianoa), David Muñoz (kontrabaxua) eta Daniel Pimienta (bateria) arituko dira.

Babesleak

logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak
logo Babesleak

Kolaboratzaileak

logo Kolaboratzaileak