Musika

Voices for the duke

Getxo Jazz 2025 'Hirugarren milurtekoa'

2025.07.06 | 19:00
Algortako Geltokia plaza
Eserita
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Artistari buruz

Proiektu hau Duke Ellingotn eta Billy Strayhorni egindako omenaldia da, Jazzaren bi figura handi horiek oraindik ere pasioa sortzen baitute artisten belaunaldi berrietan. Horretarako, Itxaso Gonzalezek, Nerea Arrietak eta Carla Sevillak osatutako lehen mailako abeslari hirukoteak, Marcos Salcines pianistarekin batera, musikari mitikoen abesti ezagunenetako batzuk aukeratu dituzte, publikoari ahotsaren bidez eta swing erritmoan hurbilduko dizkiotenak.