Musika

Triz Quintet

Getxo Jazz 2025 'Familiarako saioak'

2025.07.05 | 13:00
Algortako Geltokia plaza
Eserita
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Kontzertuari buruz

Triz Quintet interes komun batetik sortu zen, formazio mota horren aukerak aztertzeko (sekzio erritmikoa, saxoa eta ahotsa) eta, horrekin batera, abeslariak jazzean duen paperaren ideia klasikoa freskatzeko. Errepertorioa gai originaletatik hasi eta ikuspegi garaikidean oinarritutako jazz kantu eta standardetaraino iristen da.

Kontzertu hau SGAE-Euskadi Fundazioaren eta Getxo Kulturaren arteko lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da eta Herri Jazz Ibiltaria zikloaren parte da. SGAE Fundazioaren ekimen honen helburua Euskadin zein Nafarroan sortzen ari den talentua sustatzea da, jazz talde eta bakarlariak aurkeztuz, batez ere zuzeneko musikaren arlokoak.

  • Beatriz González (ahotsa)
  • Eneko Diéguez (saxo altua eta txirula)
  • Raúl Pérez (pianoa)
  • Beltrán del Álamo(baxua)
  • Iker Hernández (batería)