Musika

PAQUITO D'RIVERA QUINTETO + IMB Special 4tet

Getxo Jazz 2025

Sarrera erosi
2025.07.03 | 21:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
Helduak
Prezioak
  • 24€

    Kontzertu honetarako

  • 80€

    Jazzaldiko ordainpeko kontzertu guztietarako

Artistei buruz

Paquito D’Rivera Quinteto

 

Paquito D’Rivera klarinete- eta saxo-jotzaileak (1948, Marianao; Habana) 18 Grammy sari irabazi ditu, eta ezaguna da jazz latindarrean duen talentuagatik zein musika klasikoko konpositore gisa izandako lorpenengatik. Kubako Musika Garaikidearen Orkestrako kide sortzailea izan zen. Halaber, Irakere musika talde ospetsu eta berritzailearen sortzaile eta zuzendarikidea ere izan zen. Getxon boskotean arituko da honako musikari hauekin: Pepe Rivero (pianoa), Yuvisney Aguilar (perkusioa), Reinier Elizarde ‘el Negrón’ (kontrabaxua) eta Sebastián Laverde (bibrafonoa).

IMB Special 4tet (Talde lehiaketa)

 

IMB Special 4tet Amsterdamen egoitza duen abangoardiako taldea eta bere jatorrizko konposizio berritzaileengatik eta bere moldaketa eta inprobisazio dinamikoengatik nabarmentzen da. Jazzaren tradizioak eta esperimentazioa uztartuz, beti elkarrekintza intuitibo baten eta bere ezohiko formazioak ematen duen askatasunaren alde eginez, narratiba musikal liluragarria sortzen dute. Ivan Muñozek (saxoa), Jose Diego Sarabiak (tronboia), David Guerreirok (kontrabaxua) eta Éber Gonzálezek (bageria) osatzen dute taldea.