Musika

Matteo Paggi "Giraffe"

Getxo Jazz 2025 'Hirugarren milurtekoa'

2025.07.02 | 19:00
Algortako Geltokia plaza
Eserita
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Artistari buruz

Matteo Paggi tronboi-jotzaileak jazz modernoko eta crossover musikako lider eta konpositore gisa duen proiektu berria aurkeztuko du Getxon. ‘Giraffe’ ren eskutik, pasioaren eta arrazionaltasunaren arteko oreka perfektua lortzen duten konposizio originalak interpretatzen ditu, baina etorkizun hurbilari aurrea hartuz. Eszenatokian Lorenzo Simoni (saxo altua), Miran Noh (pianoa), Andrea Grossi (kontrabaxua) eta Andrea Carta (bateria) daude.

 

Hirugarren milurtekoa

Ordainezko kontzertuekin batera, Algortako Geltokia plazan antolatzen den doako programazioa ere eskaintzen da Getxo Jazz-en. ‘Hirugarren Milurtekoa’ atalean, estatuko zein nazioarteko talde gazteek ibilbide sendotuagoa duten beste banda batzuekin bat egiten dute proposamen anitza gerturatzeko.