



Kontxi Lorente Trío
Getxo Jazz 2025 'Hirugarren milurtekoa'
Taldeari buruz
OHARRA: Antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Igor Senderov Quartet taldeak ezin izango du uztailaren 5erako aurreikusita dagoen ‘Hirugarren Milurtekoa’ ataleko kontzertuan parte hartu. Horren ordez, Kontxi Lorente Trio arituko da.
Kontxi Lorente pianista nafarra buru duen hirukote honek Ales Cesarini kontrabaxu-jotzaileak eta Miguel Asensio bateristak osatzen dute. Getxon orain arteko bosgarren eta azken lana aurkeztuko dute, ‘Más de mí’, hain zuzen ere, duela hamar urte argitaratutako ‘About Me’ albumari jarraipena ematen dion kutsu autobiografikoko diskoa. Disko berrian, estilo bakar eta pertsonalak markatutako karreran zehar bizitako sentimendu eta bizipenak adierazten ditu bere konposizio propioekin, non lirismoaren eta jazz-lengoaia garaikideenaren arteko lotura argia ikusten uzten duen.
Hirugarren milurtekoa
Ordainezko kontzertuekin batera, Algortako Geltokia plazan antolatzen den doako programazioa ere eskaintzen da Getxo Jazz-en. ‘Hirugarren Milurtekoa’ atalean, estatuko zein nazioarteko talde gazteek ibilbide sendotuagoa duten beste banda batzuekin bat egiten dute proposamen anitza gerturatzeko.