

JOE LOVANO & MARCIN WACILEWSKI TRIO + L.A.B. trio
Getxo Jazz 2025
Sarrera erosi- 24€
Kontzertu honetarako
- 80€
Jazzaldiko ordainpeko kontzertu guztietarako
Artistei buruz
Joe Lovano & Marcin Wacilewski trio
Joe Lovano (1952, Cleveland) jazz saxofoi-jotzaile tenore ospetsu eta preziatuenetariko bat igoko da agertokira. Berritzailea, espontaneoa eta inprobisatzaile handia, 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen nabarmentzen, beti teknika bikain eta irudimen emankorrarekin bermatua. Getxon, Marcin Wasilewski piano-jotzailea buru duen hirukote poloniarrarekin batera joko du, Europako jazzaren talde oparoenetako dena. Slawomir Kurkiewicz-ek baxu-jotzaileak eta Michal Kiskiewicz-ek osatzen dute banda.
L.A.B. TRIO (Talde Lehiaketa)
L.A.B. hirukoteak Alemania, Frantzia eta Hungariako gazteak biltzen ditu. Berlingo Jazz Institutuaren baitan sortu zen 2024an eta konposizio propioak interpretatzen dituzte. Groove, funk eta fusioko elementuak metalaren eta rock progresiboaren eraginekin uztartuen dira horietan. Bere lanean askotariko soinu-paisaia hartzen dute, jazz munduan queer antzezpenarekiko konpromisoa erakutsita. Banda osatzen dute Barnabás Miháy-k (baxu elektrikoa), Alexandre Barthalay-k (pianoa eta sintetizadorea) eta Leela Faude-k(perkusioa).