

Èlia Bastida Trio
Getxo Jazz 2025 'Hirugarren milurtekoa'
Artistari buruz
Musikaltasuna, indarra eta Stéphane Grappelli eta Joe Venuti bezalako biolin-jotzaileen intentsitatea alde batera utzi gabe, Èlia Bastidak jazza, bebop eta bossa nova eta izaera herrikoiko abestiak zeharkatzen ditu. Biolinaren soinu magikoan zehar joango da dena. Élia Bastidaren proposamenaren aldakortasunak, bere emanaldia askotariko ikuskizun bihurtuko du, ñabarduretan aberatsa eta musika ireki eta etiketarik gabea.
Hirugarren milurtekoa
Ordainezko kontzertuekin batera, Algortako Geltokia plazan antolatzen den doako programazioa ere eskaintzen da Getxo Jazz-en. ‘Hirugarren Milurtekoa’ atalean, estatuko zein nazioarteko talde gazteek ibilbide sendotuagoa duten beste banda batzuekin bat egiten dute proposamen anitza gerturatzeko.