Talde Lehiaketa: Vincent Meisner Trío + Jazzmeia Horn
46. Nazioarteko Jazzaldia
- 12€
- 70€
Informazioa
Vincent Meissner pianista gaztea Alemaniako jazz eszenako talenturik oparoenetakotzat jotzen da. Henri Reichmannekin (bateria) eta Josef Zeimetzekin (kontrabaxua) batera osatzen dute hirukote hau. Azken hiru urteetan, “German Jazz Union 2019” bekaren saria eta “German Central Jazz Award 2020”, “Junger Muncher Jazz Preis 2021” eta “Biberach Jazzpreis 2022” eta beste hainbat sari jaso ditu hirukoteak. Forma eta erritmo konplexuekin esperimentatzen dute, ezohiko eta aldi berean gogoangarriak diren melodiekin.
Jazzmeia Horn (1991, Dallas, Texas). 2015ean, “Thelonious Monk International Vocal Jazz Competition” saria irabazi zuen, eta 2013an, “Sarah Vaughan International Jazz Vocal Competition” saria. Jazzmeiak bere benetako esentziari buruz hitz egiten duen izen bat du. Artista sortu berriaren ospea berehala iritsi zen New Yorkera, eta laster hasi zen sidewoman gisa musikari nabarmenekin jotzen: Winard Harper, Junior Mance, Billy Harper, besteak beste. 2017an, Hornek “A Social Call” izeneko bere lehen albuma kaleratu zuen, 2017an lehenengo postuan sailkatu zena eta 2018an Grammy baterako izendatu zutena. Bere hurrengo albumak, “Love & Liberation” izenekoak, 2020ko Grammy sarirako bere bigarren izendapena ekarri dio Horneri, jazz disko bokal onenaren atalean.