Muriel Grossman Quartet
46. Nazioarteko Jazzaldia
Informazioa
Muriel Grossmann jatorri austriarreko saxofoi-jotzailea (altua, sopranoa eta tenorea), Parisen jaioa eta 2004tik Eivissan bizi dena, Spiritual Jazzaren ahotsetako bat da. Jazz aditu handiek, hala nola All about Jazz taldeko Thom Jurekek, John Coltraneren oinordekotzat definitzen dute. Muriel Grossmann Quartetek mundu mailako primizian aurkeztu digu bere azken lana, Union izenekoa. Azaroaren 2an plataforma digital guztietan argitaratu zen eta binilo formatuan eros daiteke. Union Alice Coltraneren jazz espiritual eta intimistenetik igarotzen diren soinuen nahasketa da, sakonki pertsonala eta femeninoa dena, Murielen saxo tenorretik argitua eta Llorenç Barcelóren Hammond organoaren oroitzapenaren bidez azaleratua, groove eta southern soul kutsuekin denboran zehar bizi gabeko eta hala ere atsekabetutako garaietara eramaten gaituena.