Musika

Rodrigo Cuevas

40. Nazioarteko Folk Jaialdia

2024.09.13 | 22:00
Ereagako hondartza
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Artistari buruz

Ereagako hondartza, aurten ere, Getxo Folk festibaleko jai-giroaren gune nagusia bihurtuko da. Rodrigo Cuevas artista multidiziplinarrak bere erromeria dakarkigu (13an, ostiralean), Asturiasko folklorea eta egungo soinuak uztartuz. Esne Beltza talde euskalduna bere agur-biran murgilduta dago eta reggae, ska eta hiphop doinuez ospatuko du (14an, larunbatean), Xabier Solanoren trikitixarekin batera.

Rodrigo Cuevas González (Oviedo, Asturias, 1985) diziplina anitzeko artista da, abeslaria, konpositorea, akordeoilaria, perkusionista, DJ eta telebista aurkezle espainiarra… 2023an Musika Aktualen Sari Nazionala jaso zuen.

Ereaga hondartzako kontzertuan, tradizioa eta abangoardia batzen dituen artista asturiarraren album berria aurkeztuko digu. ‘Manuel de Romería’ arte eta saiakera disko bat da, Asturiastik mundura egindako bidaia atlantikoa.