



Musika
Deira Band
Getxo Folk 2025
2025.09.14 | 18:30
Areetako Geltokia plaza
Sarrera doan
Publiko guztientzako
Taldeari buruz
Deira Band jaialdira dator ñabarduraz eta kolorez betetako zuzeneko intimo eta zirraragarri bat eskaintzeko. Bere musikak tradizio zelta eta asturiarra gaur egungo eta energiaz beteriko soinuarekin uztartzen ditu. Biolina, txirula eta bouzoukia elkartzen dira irudimena hunkitu eta hegan eginarazten duten melodiak sortzeko. Glasgowko “Battle of the Folk Bands” entzutetsuaren irabazleak, gure eszenatokiak konkistatzera datoz orain. Deira Band folka freskotasunez eta dotoreziaz berrasmatzen duen hirukotea da!





