Ping pang
Informazioa
Gutxiagorekin bizitzea posible da, agian desiragarria eta beharrezkoa ere bai. Premisa horretatik abiatzen da Xabi Larrea zirku artista eta gogoeta umoretsua egitera gonbidatzen gaitu.
Bideragarria al da erritmo honetan eta eredu honekin bizitzen jarraitzea? Ala kolapsora hurbiltzen ari gara? Gure inguruan ditugun pilotatxo zuri guztiak pentsarazteko eta ikusteko zirku, malabare, clown eta magia fabula da lan hau.