Eguraldia txarra izanez gero, Romo Eskolan
Bestelakoak

Gota

Txema Muñoz

2026.05.09 | 18:30
Areetako Geltokia plaza
Eserita
Testu gabe
Sarrera doan
Publiko guztientzako
45 min.

Ikuskizunari buruz

Hodei bete sabairen azpian, ura biltzen ari da kaleko ontzi bat. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etengabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat.

  • Gomendatutako adina: + 6 urte
  • Klowna, magia
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako leku-erreserbak izango duen ikuskizuna.
  • Pertsona-gorrak edo entzumen arazoak dituztenentzako ikuskizun egokia.