



Musika
Sokairera bidaia
Sokaire Biolinistak
2024.05.25 | 18:30
Areetako Geltokia plaza
Euskara
Sarrera doan
Publiko guztientzako
Taldeari buruz
Sokaire biolin-jotzaile bikoteak musika klasikoaren garaietan murgilduko gaitu, Barrokotik gaur egunera arte. Beren biolin akustiko eta elektrikoekin esperientzia pertsonalez betetako ezohiko ibilbide umoretsu batetik eramango gaituzte. Kontzertu pedagogiko-antzeztu berezi honetan, beren errepertorioa interpretatuko dute loopak eta oinarri elektronikoak lagun dituztela.
Eguraldia kaxkarra egotekotan, ikuskizuna Romo Eskolako frontoian garatuko da.