Dantza

Dantza pieza laburrak

Burnt, La nueva bestia, Sangre y clorofila, Baunsbak

2026.06.26 - 2026.06.27
San Nikolas Plaza
Testu gabe
Helduak

Ikuskizunari buruz

Dantza kalera ateratzen da San Nikolas plazan formatu laburreko lau pieza garaikideren eskutik. Hilak 26, LaSala konpainia gipuzkoarrak ‘Burnt’ bere azken lana eskainiko du, kontsumoaren aurkako mezua ardatza duena. Jarraian, herrialdeetako ondarearen utzikeriaz hausnartzen duen Laura Morales artista andaluziarraren ‘La nueva bestia’ ikuskizunaz gozatu ahal izango du publikoak, Biharamunean, hilak 27, larunbata, Proyecto Larrua euskal konpainiak aberria eta sustraiak bezalako gaiak jorratuko ditu ‘Sangre y Klorofila’ piezan. Ondoren, ‘Baunsbak’ etorriko da, Elvi Balboa koreografa galiziarraren lana, dantza, soinu-instalazioa eta teknologia uztartzen dituena.

EKAINAK 26 – OSTIRALA

  • 20:00 BURNT
  • 20:15 LA NUEVA BESTIA

EKAINAK 27 – LARUNBATA

  • 20:00 SANGRE Y CLOROFILA
  • 20:15 BAUNSBAK