

Aste Santuko Zinema Campusa
2025
- 0€
Aurretiko izen-ematea
- 2.5€


Itzalekin jolasean
Tailerra



Películas de todo tipo
Proiekzio dinamizatua



Animaliak
Proiekzio dinamizatua


Zinema mutua egiten
Tailerra



La casa eléctrica & Novias a la carrera
Proiekzio dinamizatua



Ernest eta Celestine
Proiekzio dinamizatua
Campusari buruz
Deskarga ezazu eskuko orria hemen
Apirilaren 22tik 25era bitartean, zazpigarren arteari buruzko egitarau zabala izango da Romo Kultur Etxean. Horrela, Getxo Kulturak adin txikikoak zinemaren eta kulturaren mundura hurbildu nahi ditu Pazkoa Asteko eskola-oporraldian.
Campusak bi adin tarte ezberdinetako umeei zuzenduko da. Batetik, 6-11 urte bitarteko haurrek ‘Itzalekin jolasean’ eta ‘Zinema mutua egiten’ doako tailerrak ele bitan izango dituzte egunero goizeko ordutegian (11:30-13:00). Bestetik, proiekzio dinamizatuez gozatzeko aukera ere izango dute apirilaren 24ean (‘La casa eléctrica’ & ‘Novias a la carrera’) eta 25ean (‘Ernest eta Celestine’) arratsaldez (17:00).
Halaber, proiekzio dinamizatuak izango dira 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Emanaldiak apirilaren 22 eta 23an izango dira eta bereziki adin goiztiarrerako aukeratutako film laburren programazioaz gozatuko dute, biak 17:00etan. Adin tarte horretako umeek heldu batekin joan beharko dute.
Proiekzioetan parte hartzeko sarrerak salgai egongo dira Muxikebarriko txarteldegian, RKEko harreran eta Kutxabank sarean 2,50 €-ko prezioan.