

Musika
Vulcanizadas
Sarrera erosi 2026.12.07 | 20:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Testu gabe
6 €
Helduak
Artistari buruz
2024an lehen diskoa aurkeztu ondoren, Bizkaiko emakumez osatutako taldeak bigarren lana argitaratuko du udazken honetan. Soul, blues, rhythm & blues eta funk doinuak uztartzen dituen proposamenarekin, boskotea euskal musikaren eszenako talde berezienetako bat bihurtu da. Lehen diskoa barrearen eta negarraren artean mugitzen bazen, lan berriko kantuak samurtasunaren eta amorruaren artean dabiltza; Muxikebarrin zuzenean aurkeztuko duten errepertorioa.
- Nerea Arrieta Ibañez (teklatuak eta ahotsak)
- Jone Ibarretxe De la Cal (baxua eta ahotsak)
- Virginia Fdez. Reviriego (bateria eta ahotsak)
- Maddi Txurruka Duralde (tronpeta)
- Elsa García Lizundia (saxoa)





