Musika

Uri Caine Trio

Pio Lindegaarden omenezko kontzertua

Sarrera erosi
2026.04.26 | 19:30
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
12 €
Helduak

Taldeari buruz

OHAR GARRANTZITSUA:

Muxikebarrin hasiera batean apirilaren 25erako programatutako Uri Caine Trio taldearen kontzertua hurrengo egunean, apirilak 26, igandean, egingo da. Lehenengo datarako aldez aurretik erositako sarrerek  bigarren datarako balioko dute. Data dela eta, erositako sarrera itzuli nahiz izanez gero, Getxo Kulturarekin hurrengo telefono zenbakian harremanetan jartzea eskertuko genizueke: tel. 94.466.01.23. Barkatu eragozpenak.

Bere belaunaldiko musikari moldakorrenetariko bat da Caine. Jazzean eta musika klasikoaren artean hazi zen, eta horri esker oso gaztetatik aritu zen Philly Joe Jones, Joe Henderson edo Don Byron bezalako maisuekin. Bere hirukotean dira rhythm & blues-aren indarra, gospel-aren arnasa, jazz askeena eta musika garaikidearen ñabardurak elkartzen dira, guztien artean soinu berezi eta harrigarri bat osatuz.

Kontzertu berezia, tradizioaren eta modernitatearen artean zubiak eraikitzen dakien sortzaile baten unibertso musikalean sartzeko gonbitea.