The Binilo's
Sinopsia
Oraingo honetan, The Binilo’s taldeak On Air izeneko show bitxi batera gonbidatzen gaitu, non ikusleek 1965eko zuzeneko irratsaio musikal batez gozatzeko aukera izango dugun. 2016an jaiotako bikote getxotar hau 6 urte daramatza musika eta umorea uztartzen eta beren ibilbidea ospatzeko, ikuskizun berezia prestatu dute testuinguru ezin hobe batean, gonbidatu bereziekin eta iraganeko garaietako xarmaz gainezka.