Teilatupean
Lanku
Sarrera erosiIkuskizunari buruz
Sarrerak salgai abenduaren 30etik aurrera.
Gomendatutako adina: 5-11 urte.
Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Bidaian Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makil, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna. Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu antzezlanak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna… txotxongiloak bezalako antzerki-baliabideen bitartez.