



Bestelakoak
San Lorentzo Azoka
2024
2024.08.10 | 10:00
San Nikolas eta Biotz Alai plazak
Sarrera doan
Publiko guztientzako
Ekitaldiari buruz
Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazek hartuko dituzte berriro ere Getxoko Kulturak antolatzen duen azoka honetako saltokiak. Merkatua goizeko 10:00etan zabalduko da eta 14:30ak arte egongo da martxan.
Ohi bezala, bisitariek euskal baserriko produktu ugari erosi ahal izango dituzte San Lorentzo Egunean: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatekiak, ogia, pastelak, eztia, txokolatea, sagardoa eta txakolina eta landare apaingarriak besteak beste, produktu ekologikoak ahaztu gabe.
Abesbatzaren kontzertua
Jaieguna borobiltzeko, bertoko Biotz-Alai abesbatzak ohiko kontzertua eskainiko du Muxikebarrin 20:00etan.