

Bestelakoak
San Lorentzo azoka
2025
2025.08.10 | 10:00
San Nikolas eta Biotz Alai plazak
Sarrera doan
Publiko guztientzako
270 min.
Ekintzari buruz
Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazek hartuko dituzte berriro ere San Lorentzo azokako saltokiak. Merkatua goizeko 10:00etan zabalduko da eta 14:30ak arte egongo da martxan.
Ohi bezala, bisitariek euskal baserriko produktu ugari erosi ahal izango dituzte San Lorentzo Egunean: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatekiak, ogia, pastelak, eztia, txokolatea, sagardoa eta txakolina eta landare apaingarriak besteak beste, produktu ekologikoak ahaztu gabe.
Jaieguna borobiltzeko, bertoko Biotz-Alai abesbatzak ohiko kontzertua eskainiko du Muxikebarrin 20:00etan. Saiorako gonbidapenak Muxikebarri eta Romo Kultur Etxean jaso daitezke.