Liburutegiak

Ramiro Pinilla ibilbide literario gidatua

Gustavo Iduriagaren eskutik

2024.09.14 - 2024.09.15
San Nikolas plaza (Algorta)
Gaztelera
Sarrera doan
Publiko guztientzako
  • 10:30etan, San Nikolas plazatik.

Ekintzari buruz

Irteerak: irailaren 14 eta 15ean, San Nikolas plazan. 

Ordutegia: 10:30-13:30era.

Aldez aurretiko izen ematea nahitaezkoa da www.getxo.eus/pinilla  webgunean. 

Literatura-ibilbide hau VERDES VALLES laneko Getxo errealetiko ibilaldia da: Arrigunaga, Andra Mari, Benta, Galea, hilerria, Benantzio… Horien guztien inguruan Ramiro Pinillak sortu zituen mitoak, kondairak, pertsonaiak eta istorioak ezagutu ahalko dituzu; hala nola San Baskardo, Sugarkea, markesak, Ella, Don Manuel, Asier, Roque eta Bentako mostradorea.

Ramiro Pinillak idatzitako VERDES VALLES, COLINAS ROJAS trilogiak hainbat sari irabazi zituen; besteak beste, Kritika Saria eta Euskadiko Saria 2005ean (La tierra convulsa), Espainiako Literatura Saria 2006an (Las cenizas del hierro), eta Nadal Saria; gainera, Planeta Sarirako finalista izan zen.

Ramiro Pinillak biziki maite zuen literatura, eta transmititu nahi izan zuen bere zaletasun handi hori hainbat ekimen abiaraziz: GALEA aldizkaria (1982-2000), Algortako LITERATURA-TAILERRA (1978) eta LIBRO PUEBLO/HERRI LIBURU argitaletxea (1978-1986). Egun, tailerra egiten jarraitzen dute.