Olatz Salvador
Zainak eman
Sarrera erosiArtistari buruz
Sarrerak salgai abenduaren 30etik aurrera.
Olatz Salvador euskal musika eszenaren izen handienetako bat da. Orain, Muxikebarrira hurbilduko da ‘Zainak eman’ (2024, Balaunka) aurkezteko, bere hirugarren bakarkako lana Olivera de Catalunya estudioan ekoitzia. Soinu organikoak eta elektronikoak oreka ezin hobean konbinatzen dituen albuma da, hain zuzen. Ez da harritzekoa beraz Musika Bulegoa saria jasotzea 2022an, musikarekin duen konpromisoa agortezina baita. Oholtzara igotzen da magiatik asko izango duen kontzertua ematera, baina baita gordintasunetik ere.