Kontzertuaren areto aldaketa dela eta, aurretik erositako sarrerak itzuli edo aldatu beharko dira. Info. gehiago artistari buruzko atalean.
Musika

Olaia Inziarte

Zerrautsa

2025.03.21 | 21:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
15 €
Gazteak
60 min.

Artistari buruz

OHARRA:

Kontzertuaren areto-aldaketa dela eta, sarrerak aldez aurretik online erosi zituztenek itzulketa jasoko dute automatikoki eta sarrera berriak erosi ahal izango dituzte, bihar hasita, otsailaren 14tik, aurrera. Sarrera berriak eserleku zenbakidunekoak izango dira.

Bestalde, saltoki fisikoetan (Muxikebarri edo RKE) erosketa eskudiruz edo datafonoz egin zutenek Muxikebarriko leihatilara joan beharko dute eselerku zenbakidun duten sarrerengatik aldatzeko. Halaber, erabiltzaile horiek sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute, aldaketaren ondorioz kontzertura joan nahi ez badute.

 

Olaia Inziarte ‘Eman abisua’ kantarekin itzuliko da, bere bigarren albumaren lehen aurrerapenarekin, eta bere musika Euskal Herriko hainbat lekutara eramango duen birari hasiera emango dio. Kantari nafarrak, azken urteetako euskal musika eszenaren errebelazioetako bat, ‘Zerrautsa’ diskoa aurkeztuko du. Duela bi urte panorama musikala astindu zuen estreinako albumaren eraginaren ondoren, askapen prozesu batean sartzen da eta hauskortasunari, sendotasunari eta eraldaketa pertsonalari buruzko hausnarketa ozena ekartzen digu.