Antzerkia

Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán

La Dramática Errante

2025.03.22 | 20:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Gaztelera
12 €
Helduak
90 min.

Obrari buruz

Maria Goiricelaya eta Ane Pikazak osatutako konpainiaren obra berriak Donejakue bidean kokatzen gaitu zainketa aringarriez eta ‘ondo hiltzeaz’ hitz egiteko. Aita eta alaba batek Europako ibilbiderik zaharrena pertsonaiaz eta istorioz betetako bidegurutzea bihurtzen dute. Horiek heriotzan arreta jartzen dute eta baita bizitzako azken etapa horretan beste batzuek laguntzen dituzten pertsonengan ere.

Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya.
Euskarazko bertsioa: Patxo Tellería.
Zuzendariaren laguntzailea: Eider Zaballa.
Produkzio exekutiboa: Ane Pikaza eta Xabino Alkorta.
Artistak: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sanchez eta Idoia Merodio.
Eszenografia: David Pascual.
Ikusizkoak: Estudio Gheada.
Jantziak: Daniel F. Carrasco.
Argiztapenaren diseinua: David Alcorta.
Soinu-espazioa: Ibon Aguirre.
Produkzioa: La Dramática Errante.

Antzezlan irisgarria: ikuskizunak zentzumen-urritasuna duten pertsonentzat eta beren laguntzaileentzako gordetako besaulki kopuru mugatua izango du.  Neurriak: audiodeskribapena, azpitituluen proiekzioa, begizta magnetikoa eta soinu anplifikatua.

BALDINTZAK: 

  • DERRIGORREZKOA:  izena-ematea nahitaezkoa izango da programazioa@getxo.eus posta elektronikora email bat idatziz. Izena emateko epea martxoaren 18ra arte izango da
  • Zentzumen-urriko pertsona bakoitzeko laguntzaile bakarra aurreikusten da. Laguntzaile gehiago behar izanez gero, mezuan adieraztea beharrezkoa izango da eta horiek eskuragarritasunaren arabera eskainiko dira.
  • Aldez aurretik erreserbatutako eserlekuak ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenago erosiko dira Muxikebarriko leihatilan aurrez-aurre, izena eman duen pertsonaren izen-abizenak emanez.
  • Sarrera guztiak ordainpekoak izango dira, bai zentzumen-urritasuna duten pertsonentzat bai horien laguntzaileentzat. 
  • Gordetako besaulkien kokapena erabilgarritasun eta beharretara baldintzatuta dago. 

 

 

Foto de detalle del evento