

Bestelakoak
Muxikebarri barrutik ezagutzeko bisita antzeztuak
Antzokira! 2025
2025.12.26
Muxikebarri
Sarrera doan
Publiko guztientzako
- 12:00 euskaraz
- 13:00 gaztelaniaz
- 17:00 gaztelaniaz
Ekintzari buruz
Antzokira! bisita antzeztuak antzerkiaren eta arte eszenikoen mundua herritarrei hurbildu nahi die, antzoki baten funtzionamendua, hizkuntza eta ofizioak modu ludikoan eta bisualean ezagutzeko. Bisita antzeztuen bidez, antzokia espazio bizi eta partekatu gisa ulertzen da, non sormena, diziplina eta talde-lana uztartzen diren. Bisitetan Muxikebarri antzokiaren ez-ohiko ezpazioak eta elementuak ikusteko aukera egongo da.
Ekintza hau bereziki haur eta familientzako gomendagarria da.
Gonbidapenez, RKE, Andrés Isasi edo Muxikebarriko txarteldegian eskuragarri abenduaren 1etik aurrera.
Baldintzak:
- Plaza mugatuak: gehienez 25 pertsona bisita bakoitzeko.
- Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen har ditzake.
- Gonbidapenak abenduaren 1etik aurrera eskuragarri.
- Bisita bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak diruzlagundutako proiektua da.
Babesleak





