Musika

Maite Larburu

Maizter

Sarrera erosi
2026.06.19 | 20:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Testu gabe
8 €
Helduak

Artistari buruz

Autoproduzitutako diskoa da, ideia argi batetik abiatua: musika, bizitza bezala, iragankorra da. Hernaniko bakarlariak Carlos Taroncher klarinetean eta Karlos Arancegui baterian lagun izango ditu, eta efimeroaren kontzientzia soinu-materia bihurtuko dute. Tradizioa zein sorkuntza garaikidea uztartuz, ñabarduraz beteriko unibertso intimo eta delikatua eraikiko dute. Gitarra klasikoa, ahotsa eta biolina denborarekin eta oroimenarekin elkarrizketa solasean arituko dira, agertu eta desagertzen diren arrasto sonoroen bidez. Iragankorraren edertasuna gertutik entzuteko eta iheskorrean ezkutatzen den intentsitatea bizitzeko gonbita.