Liuba Maria Hevia
37. Habanera Jaialdia
- 3€
- 7€
Informazioa
Habanera Jaialdiak Kataluniako Xarxa eta Mestre d ‘Aixa taldeen itsas erritmoak ekarriko dizkigu aurten. Azken egunean, Liuba Maria Hevia konpositore, trobadore eta abeslariarekin itxiko dugu jaialdia, Kubako eta Iberoamerikako musikaren panoraman ezinbesteko ahotsa bihurtu dena.
Liuba Maria Hevia, musikagile, trovadora eta abeslaria. Kuba eta iberoamerikar musika arloko ezinbesteko ahotsa. Hemezortzi urte besterik ez zituela Silvio Rodriguezek eta Pablo Milanesek sortutako Nueva Trova Cubanan sartu zen neska hark (haiekin hainbat ekoizpen partekatu ditu), gaur egun hogei bat disko ditu bere esku, eta horien artean, bere obra propio eta zabala ez ezik, musika-balio handiko antologiak eta askotariko generoak daude ere, hala nola, habanera, guajira, tangoa, Espainiako haur-kantutegi tradizionala eta Venezuelako folklorea.