Liburutegiak

Literatura-solasaldia: Comerás flores

Lucia Solla Sobral

2026.09.14 | 19:00
Romo Kultur Etxea
Gaztelera
Sarrera doan
Helduak

Ekintzari buruz

‘Comerás flores’ eleberriari buruzko literatura-solasaldia Romo Kultur Etxean (RKE).

Bere aita hil eta hilabete batzuetara, Marinak Jaime ezagutuko du, bera baino hogei urte zaharragoa den gizona, bere bizitzan arreta eta planez bete duena. Denbora gutxian, bere egunerokotasuna irauli egiten da: Diana lagunik onenarekin etxebizitza partekatzetik, kontzertuetara joan eta parrandatik ateratzetik Jaimeren apartamentu erosoan bizitzera eta astebururo jatetxerik onenetan afaltzera pasatzen da.

Helduaroko bizimodu sofistikatuak eta Jaimeren xarmak liluratuta (familia ere bereganatzen du), Marina bere munduan murgilduko da erabat, definitzen zuena ahazten hasita.

Lirikaren fintasunaren eta erraietako gordintasunaren arteko prosa batekin, Comerás flores, Lucía Solla Sobralen estreinako eleberria, gazte izateak, heldutasunak eta identitate bat eraikitzeak zer esan nahi duen aztertzen du. Maitasunaren aurpegi desberdinei, harreman desorekatuen irudipenei, doluaren zailtasunei eta babesleku gisa adiskidetasunari buruzko nobela

Argazkiak: Laura C. Vela