Liburutegiak

Liburu aurkezpena: 'Titiritari'

Miren Amuriza & Miren Larrea

2026.10.20 | 18:00
Algortako Kultur Etxea
Eserita
Euskara
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Liburuari buruz

Anita Maravillas familia konpainiak liburu bat argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz.

‘Titiritari’ haur zein helduentzako poema liburu ilustratua da. Irakurtzeko, abesteko, jolasteko liburu bat. Testuen eta irudien abiapuntua Portal 71 eta Anita Maravillasek elkarrekin egindako antzerki-ibilbidea da. Aurkezpenean, Miren Amuriza idazleak eta Miren Larrea ‘Anita Maravillas’ konpainiaren aktoreak lan honetaz hitz egingo dute, baita literaturaz eta antzerkiaz, bilaketaz eta esperimentazioaz, txotxongiloez, hariez eta titiriteroez ere.

Liburuaren aurkezpenaz gain,  urriaren 25ean Anita Maravillas familia konpainiaren ‘Tretatxu’ antzezlana ikusteko aukera egongo da. Informazio gehiago HEMEN.