

Liburu-aurkezpena: Raíces de vino y sangre (trilogia Ciudades con misterio, 3)
Teresa Potoc
Ekintzari buruz
“Raíces de vino y sangre” liburuaren aurkezpena Teresa Potoc egilearen eskutik
Sinopsis: Ibar Sorginduaz hitz egitea Portugal iparraldeko leku zoragarrienetako batera hurbiltzea da. Alto Douron dago, eta mahasti-sail handiak ditu. Horietatik ateratzen da Portugalgo ardorik ezagunena: Portoko ardoa. Baina haran honek ezkutuko misterio asko gordetzen ditu “jainkoen edari” hau egiten den kintetan. Horietako batean, Quinta da Morte izenekoan, bere hormen artean eta inguruko mahastien artean ehundutako istorio hau garatzen da. Ardoaren munduak bat egiten du Sousa familiaren inguruko aspaldiko maldizio eta gorrotoekin. Lurrarekiko, mahatsekiko eta haien ardogintzarekiko maitasunak, grinarik gaindiezinenek, sekreturik aitorrezinenek, benetako maitasunak eta giza sentimendurik apalenek bat egiten dute lehen orrialdeetatik gatibu duen nobela honetan. Istorio honen amaiera lazgarria bezain ustekabekoa da.