Musika

Las Karanba

39. Nazioarteko Folk Jaialdia

2023.09.17 | 18:00
Areetako Geltokia plaza
Publiko guztientzako

Informazioa

Las Karamba munduko hainbat lekutatik (Venezuela, Kuba, Argentina eta Katalunia) etorritako emakumeek osatutako musika proiektua da. Sustrai multikulturaletatik elikatzen dira, erritmo latinoak primeran nahasteko, hala nola, son, cha cha chá, salsa eta timba. Europa osoan 40 kontzertu baino gehiago eman ondoren, indarrez eta kolore bero eta hurbilez betetako ikuskizun berri bat eskainiko digute Getxon.