La tierra prometida
Zine-kluba
Filmeari buruz
- Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma
- Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa azpitituluekin
- 16 urtetik aurrera
- Generoa: Drama historikoa
XVIII. mendearen erdialdean, Frederik V. Danimarkako erregeak adierazi zuen Jutlandiako txilardi basatiak landu eta kolonizatu egin behar zirela, zibilizazioa hedatu ahal izateko eta errege-etxearentzat zerga berriak sortzeko. Baina inor ez zen ausartu erregearen dekretuari jarraitzen. Basamortua leku babesgabea zen, bidelapurrez betea eta izaera basati eta gupidagabekoa. Baina 1755ean, Ludvig Kahlen kapitainak kolonia bat sortu zuen erregearen izenean. Hala ere, hango agintari bakarrak, Schinkelgo Frederik gupidagabeak, uste du lur hori berea duela.
Schinkel ohartu denean Ann Barbara neskameak eta senarrak ihes egin dutela Kahlenekin errefuxiatzeko, mendeku hartuko duela zin egin du, eta kapitaina uxatzeko ahal duen guztia egingo duela agindu du. Baina Kahlen ez da kikiltzen, eta hain borroka gorabeheratsua hasiko du, bere bizitza ez ezik, bere inguruan sortu den pertsona baztertuen familia ere arriskuan jarriko duena.
- Urtea: 2021
- Herrialdea: Dinamarka
- Iraupena: 127 min
- Zuzendaria: Nikolaj Arcel