La Bohème
Sinopsia
La Bohème italiar operako maisulanetako bat da. Istorioa Henri Murger idazle frantsesaren Bizitza bohemioaren eszenak eleberrian oinarritzen da. Giacomo Puccinik Luigi Illica eta Giuseppe Giacosari enkargatu zien eleberriaren atalen antzerkirako egokitzapena. Testuak XIX. mendearen lehen erdian bohemiarrek Parisen izan zuten bizitza, bizirauteko eguneroko borroka, maitasuna, pobrezia, sakrifizioak eta heriotza islatzen ditu.