Haurrak

Kimu

Marie de Jongh

Sarrera erosi
2026.02.15 | 18:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
10 €
Haurrak / Familia
50 min.

Ikuskizunari buruz

Kimu irudimenari buruzko ikuskizuna da, natura eta irudimena uztartzen dituena eta errealismo magiko ukitua duena. Jokin Oregik, ikuskizunaren egile eta zuzendariak, ipuin eszeniko baten bidez, sorkuntzari buruzko begirada intimoa eskaintzen digu. O andreak multinazional batentzat lan egiten du bakardade erabatekoan, duela gutxi langile asko zegoen bulego batean. O andreari ideiak agortzen hasi zaizkio. Halako batean, natura haren lan-eremua eta gorputza bizi-berritzen hasi da guztiz eraldatu arte; naturak giza izaera berri bat sortzen duen punturaino, ideia berri bat. Kimuk haur bakoitzaren barnean sortzen diren lehen ernetze horiei buruz hitz egingo digu.