Izaro
Cerodenero
Artistari buruz
Izaro azken urteotan, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo, euskal artista ospetsuenetariko bat da. Bere lehen lau albumei esker lortutako arrakastaren ostean, Mallabiakoak gelditu, eta musika gabeko negu luzea bizi behar izan zuen. Orain, ´Cerodenero´ aurkeztuko du Muxikebarrin, diskoan popa, sustraia eta elektronikoa nabarmentzen dira.
Adi! Sarreren kudeaketan izandako akats baten ondorioz, horietan adierazten da saioa Ereaga aretoan izango dela, eserleku zenbakidunetan. Hala ere, aurretik Getxo Kulturako euskarri eta kanaletan iragarri bezala, kontzertua Arrigunaga aretoan izango da, zutik. Nolanahi ere, sarreren itzulketa eskatu ahal izango da irailaren 30era arte Muxikebarriko txarteldegian. Bestalde, aldez aurretik sarrera erosi eta kontzertura joan nahi duten pertsonek sarrera hori bera erabili ahal izango dute aldatu beharrik gabe.