

Bestelakoak
Harreman
Zirkozaurre
2024.06.01 | 18:30
Areetako Geltokia plaza
Euskara
Sarrera doan
Publiko guztientzako
Ikuskizunari buruz
Ikuskizun honetan, itxuraz oso ezberdinak diren bi munduk, zirkuak eta euskal musika tradizionalak, bat egiten dute elkarguneak topatzeko. Zirkozaurrek emozioz eta konplizitatez beteriko ibilbidea proposatzen digu eta horretan, musikak, malabarek, koreografia garaikide eta tradizionalek gozamen kolektiborako gonbita luzatzen digute.
Eguraldia kaxkarra egotekotan, ikuskizuna Romo Eskolako frontoian garatuko da.