Ginebras
Taldeari buruz
OHARRA: Antolakuntzarenak ez diren arazoak direla eta, gaurko Ginebras taldearen kontzertua bertan behera geratu da. Online erositako sarreren itzulketa datorren astean egingo da. Eskuko diruz edota datafonoz ordaindutako sarreren itzulketa Muxikebarriko txarteldegian egingo da azaroaren 12tik aurrera.
Barkatu eragozpenak.
´Ginebras´ indie-rock eszena nazionaleko talderik dibertigarri eta lotsagabeena da. Dibertigarria, ondo pasatzen dakitelako, beti puntu inuzente horrekin, eta lotsagabea, nahi dutena egiten dutelako. Iaz ´¿Quién es Billie Max?´ diskoa argitaratu zuten, ´Alex Turner´ edo ´Ansiedad´ udarako hain freskoak eta aproposak diren kantak dituena. Orain laukotea Muxikebarrira datorkigu, zenbait aretotan Sold Out kartela eskegi ondoren.