Musika

Getxo Sound podcast

2025.10.30 - 2025.12.09
Elebiduna
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Podcastari buruz

Datorren ostegunean, urriak 30, hasiko da ‘Getxo Sound’ podcast-saila, Getxo Kulturak Vinilo FM irratiarekin elkarlanean antolatutako ekimena hain zuzen ere, estilo anitzeko talde eta artista getxotarren lana sustatzea helburu duena. Lehenengo denboraldia azaroaren 9ra arte luzatuko da eta horretan 80ko hamarkadatik aurrera Getxoko Kultur Etxearekin elkarlanean bultzatutako Getxo Sound musika mugimenduko talde esanguratsuenetako batzuen ibilbideari ekingo dio, beste artista eta talde batzuk alde batera utzi gabe.

Lehen denboraldiak 50 minutuko hamabi kapitulu izango ditu. Getxo Kulturako Spotify eta Ivoox plataformetako profilen bidez zabalduko dira, bai eta getxo-kultura.eus webgunean ere. Halaber, Vinilo FM irratian ere entzun ahal izango dira, hedapen digitala egin eta hurrengo astean, astearteetan, 20:00etan. Saioetan banden taldekideak elkarrizketatuko dituzte, eta haien ibilbideak eta arrakastak jorratuko dira, protagonisten kanta ezagunenetako batzuekin elkarrizketak tartekatuz, pop-rock, rock, punk, ska, indie eta beste eragin musikal batzuk entzuteko aukera izango dela.

Kapituluak

Lehenengo kapituluan Rumba Norte edota Badaukat taldeen bultzatzaile izan zen Pepe Heredia gitarra-jotzaile eta abeslaria izango du protagonista. Hurrengo emanaldietan, Rufus (azaroak 3), Amas de casa (azaroak 6), Alta Seducción (azaroak 10),  Lavabos Iturriaga (azaroak 13), Dinamita pa ‘los Pollos (azaroak 20), Alproja (azaroak 24), Emon Behi Bi (azaroak 27), Cancer Moon (azaroak 24), Los Clavos (abenduak 1), El inquilino comunista (abenduak 4), Magic Teapot (abenduak 9) eta Electrobikinis (abenduak 11) taldeen ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute entzuleek. Kapitulu guztiak gaztelaniaz grabatuko dira, azaroaren 17 eta 20koak izan ezik, horiek euskaraz izango baitira.

01. kapitulua: Pepe Heredia (Ivoox eta Spotify plataformetan): 


02. kapitulua: Rufus (Ivoox eta Spotify plataformetan): 

03. kapitulua: Amas de Casa (Ivoox eta Spotify plataformetan): 

04. kapitulua: Alta Seducción (Ivoox eta Spotify plataformetan): 

05. kapitulua: Lavabos Iturriaga (Ivoox eta Spotify plataformetan): 

06. kapitulua: Dinamita pa’ los Pollos (Ivoox eta Spotify plataformetan):