Gari & Maldanbera
Informazioa
Bere ibilbidea hasi eta lau hamarkada geroago, Gari agertokietara itzuli da, eskarmentuz landutako kanten bitartez iragana eta oraina orekatu eta bere bakarkako ibilbidearen testigantza emateko. Abentura berri honetarako Maldanbera izango du alboan, esperientzia handiko hiru musikari biltzen dituena: Miguel Moyano (gitarra, teklatuak eta koruak), Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta koruak) eta Alex Alonso (bateria).