

Bestelakoak
Francesco Pasqualen bosgarren arima
Unai Elorriaga, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Mendiburu
Sarrera erosi 2026.04.19 | 18:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
6 €
Helduak
Bertso-saio literarioari buruz
Unai Elorriagaren azken eleberria, Francesco Pasqualen bosgarren arima, izango da bertsoak eta literatura uztartzen dituen saio berezi honen abiapuntua. Egileak pasarte batzuk irakurriko ditu, eta horietatik abiatuta, gaiak proposatuko dizkie izen handiko hiru bertsolariri.
Emaitza literaturaren eta bertsoaren arteko elkarrizketa sortzailea izango da, bi hizkuntzak euren esentzia galdu gabe bateratzen diren espazio batean. Inprobisazioa izango da ikuskizunaren ardatza, baina literaturaren indarrak tonu eta erregistro berriak zabalduko ditu: umorea, poesia, kontakizuna, hausnarketa edo tentsio dramatikoa.





